Euskararen aberastasuna zabalduz
Euskara komunikazio tresna bat baino askoz gehiago da. Partekatu beharreko aberastasunez betetako altxor bat da. Eta horrek ematen digu zentzua Eleginen: aberastasun hori zabaltzea gure ingurunea hobetzeko.
Ezagutu euskarak aberastasuna sortzeko duen ahalmena
Nola lagun zaitzakegu?
Enpresan
Aberastasuna banatzen dugu zure enpresan. Itzulpen profesionalen bidez, zure irudia indartu eta zure zerbitzuen kalitatea hobetzen dugu. Euskara planek eta hizkuntza-normalkuntzako proiektuek ate berriak irekitzen dizkizute, lehen iristen ez zinen merkatuetara heltzeko aukera emanez. Eta gu arduratzen gara ziurtagiriak, laguntzak eta dirulaguntzak kudeatzeaz, plan horien ezarpena errazagoa, bizkorragoa eta errentagarria izan dadin.
Administrazioan
Aberastasuna banatzen dugu administrazio publikoentzat. Ikerketa proiektuen bidez egiten dugu hori, erakundeentzat ezkutuan egoten diren gure hizkuntzaren arlo batzuk argituz. Metodologia natural eta bizi batekin lan egiten dugu, zuhaitz bat bezala: arazoaren sustraitik abiatzen gara, analisiaren enborretik jarraitzen dugu eta adar bakoitza esploratzen dugu, irtenbide sendo eta jasangarri batera iritsi arte.
Komunitatean
Aberastasun hori pertsona guztien artean banatzen dugu, izan ere, Elegin euskara kanaltzat hartzen duen komunikaziorako eta prestakuntzarako espazio irekia da. Eta ez dago pertsonak elkar ulertzea baino gauza hobeagorik, gure hizkuntza modu naturalean erabiliz.
Euskara ate berriak irekitzen dituen giltza da
Probatu nahi duzu?
Testigantzak
Ikusi guri buruz zer esaten duten
Grandes profesionales. Hemos contratado sus servicios para fomentar el uso del euskera dentro de nuestra plantilla y muy buena experiencia. Atención rápida, eficaz, personalizada y amable. Zorionak!!
Plazer bat da beti ELEGIN-ekin lan egitea, azkartasuna eta profesionalitatea dute balore gisa. Eskerrik asko zuen laguntzagatik! Laister arte! 💕☘️
Llevamos un tiempo trabajando con Elegin para la traducción de todo tipo de textos y estamos muy contentos con el servicio que nos prestan. Son ágiles y profesionales. Eskerrik asko!