Zergatik sortu genuen Elegin?

Elegin 2023an sortu genuen euskalgintzari ikuspegi fresko eta berritzaile bat emateko asmoz. Euskara sustatzeko eta normalizatzeko zerbitzu profesionaletan espezializatutako enpresa bat gara, erakunde publikoei eta pribatuei euskararen erabilera eraginkorragoa, naturalagoa eta jasangarriagoa lortzen laguntzeko.

Talde txikia baina oso espezializatua gara, eta horrek malgutasunez, gertutasunez eta egokitzapen gaitasun handiz lan egitea ahalbidetzen digu. Zorroztasun soziolinguistikoa, esperientzia praktikoa eta begirada pedagogiko-sortzailea uztartzen ditugu, soluzio osoak eskaintzeko.

Ilustracion elegindarrak elegin euskara zerbitzua
ainara elegindarrak elegin euskara zerbitzua

Ainara

Egitura eta begirada linguistikoa

Beti adi dago proiektu bakoitzak behar bezala aurrera egiteko eta emaitzak nabaritzeko. Euskal Filologian eta hizkuntza-plangintzan trebatua, antolaketa, erabakitasuna eta euskararekiko grina uztartzen ditu. Pertsonei laguntzea gustatzen zaio, hizkuntza beren egunerokotasunaren parte izateko, modu naturalean eta hurbilean.

Ordenatua eta perfekzionista izateak argitasuna eta egitura ematen dizkio taldeari. Ideiei bueltak ematea eta ikuspegi desberdinak aztertzea gustatzen zaio, irribarrea inoiz galdu gabe.

Ainhoa

Kudeaketa ikuspegi sortzailearekin

Beti ibiltzen da batetik bestera, eta ikusten ez baduzu, ziur ideia bila dabilela bazterren batean… edo kafea hartzen.

Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan duen prestakuntzak ordena jartzeko tresnak ematen dizkio, baina bere sormen grinak jartzen du distira. Proiektu bakoitzari ukitu berezi hori ematea gustatzen zaio, eta, aldi berean, alderdi
komertzialaz eta kontabilitateaz arduratzen da. Barnerakoiagoa da, lasaitasuna, freskotasuna eta oreka transmititzen dizkio taldeari. Zenbakien eta estrategiaren artean, ikuspegi originala ematen du beti.

ainhoa elegindarrak elegin euskara zerbitzua

Gure hizkuntza komunikatzeko da
Hitz egingo dugu?

Scroll to Top

Esan zer behar duzun, hitz egin dezagun eta lanari ekingo diogu